Astekaria

Hau izango da klasean egiten duguna laburbiltzeo eta hausnartzeko espazioa

2014ko azaraoak 3

Gaur Ikt-ko lehenengo klasea izan da. Gauza nahiko ikasi ditut lehenengo eguna izateko, Batez ere web 2.0 zer den, inoiz entzun izan ez dudan terminoa izan baita.
horrez gain blog hau zabaltzen ikasi dut, eta musika haur hezkuntzari buruzkoa zabaltzea ideia ona iruditu zait, beraz hemendik aurrera informazio desberdina eskegiko dut, nahi izanez gero informazioa eskuragarri izateko.


2014ko azaroak 12

Pasa den astean ez nuen astekarian idazteko denbora nahikorik izan, baina hemen nago berriro ere, asteazkenean egin nuena eta ikasitakoa azaltzeko.
lehenin eta behin, adituen taldean elkartu eta astean zehar ikusitako bideoak komentatu genituen. Ondoren taldetan bildu eta galdera pare batzuk erantzun genituen, azkenengoz hausnarketa bat idatziz.
Blogaren itxura ere aldatu nuen eta ikusi dezakezuenez pare bat gauza gehitu nituen.
Gaur ere, gure herrian famatuak eta txikitatik ikusi ditugun marrazki bizidunen kantak entzuteko web orri bat jarri dizuet. Disfrutatu!

2014ko azaroak 20

 Egunon! Gaurko astean hainbeste gauza ikasi ditugu! Lehendabizi identitate digitalari buruz ibili gara eta horri buruzko galdera batzuk erantzun ditugu eta taldeka komentatu. Jarraian, taldeak banatu eta partaide bakoitzak bideo bat iksui du beste talde baten, guztira identitate digitalari buruzko bost bideo izan dira, oso interesgarriak eta pentsaraztera eraman gaituztenak.
Ondoren, blogarekin sartu gara berriro ere, eta Vimeotik bideo bat igotzen ikasi dugu ikusi dezakezuenez bezala. Creative Commons-etik aldaketa batzuk egin ditugu blogean baita.
Blogei buruzko informazioa jaso dugu irakaslearen power point azalpen baten bitartez, eta ondoren taldeka hauei buruzko 2 minutuko aurkezpena egin behar izan dugu klasearen aurrean.
Amaitzeko, taldeko sitea bisitatu dugu eta bertako aplikazioak zeintzuk diren gainetik ikusi.

2014ko azaroak 27

Atozko egunean ikt-ak hezkuntzan zelan txertatu daitezkeen ikusi genuen powerpoint baten bitartez, horrekin lotuta bi bideo ikusi genituen, batetik Teknologia eta Metodologia eta bestetik Education Today and Tomorrow.
Bestalde, proeiktuarekin jarraitu genuen, eta Jordi Adelenen gaitasun digitalei buruzko bideo bat ikusi eta gero, curriculumaren gehigarriarekin batera, gure proiekturako mapa kontzeptual berria sortu genuen.

Amaitzeko, etxerakolan moduan ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia idatzia irakurri, laburtu eta hausnarketa egin behar izan dugu.

2014ko abenduak 4

Egunon berriro ere! Gaur ere atzoko klasea zelan joan zen idaztera etorri natzaizue. nahiz eta oroitzapen ahaztuak ditudan, gogorarazten dut, zelan adituen taldeak sortu genituen eta adituen talde bakoitzak bideo bat ikusi zuen, kasualitatez nire taldeak pare bat ikusi zituen. Bideoak identitate digitalari buruzkoak ziren eta horrek pentsaraztera eta askotan gure buruari kritika egitera eraman gintuen. Bideoak adituen taldean komentatu eta gero, beste adituen taldeei azaldu behar izan genizkien. Hori eginda, blogarekin jarraitu genuen.

2014ko abenduak 11

Atzokoa azkenengo saioa izan zen. Klasearen lehenengo zatia, proiektuari azken ukituak emateko eta taldeko aurkezpena prestatzeko erabili genuen. deskantsua izan eta gero, irakasgaiari eta irakasleari buruzko ebaluazio orria bete behar izan genuen, eta  hori bukatuta, aurkezpenekin hasi eta gure taldea izan zen aurkezten lehena. Gure proiektua aurkeztu eta proposamena mahai gainean jarri genuen, hala ere beste proposamen ugari jarri zituzten beste taldeek, gurea bezain erabilgarriak.
Nahiz eta ideiak onak iruditu zitzaizkidan, nire IKTei buruzko iritzia ez da asko aldatu lehenengo egunetik hona. haur txikiekin beste eratako jarduerak eta teknikak erabili daitezkeela uste dut, teknologiak alde batera utzita. Aproposagoa ikusten dut guraso eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko edota informazioa eskuragarriagoa izan dezaten. 
azkenengoko balorazio bezala, esan beharra daukat, oso gustora ibili naizela klase hauetan, irakasgaia oso gustokoa ez izan arren. Beraz, jarrera positiboagoarekin hartuko ditut gaurtik aurrera IKTak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina