2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

Vimeotik beste bideo bat hartu dut, karaoke bat prestatzea ideia polita iruditu zaidalako. Jarduera moduan aurkeztu daiteke, musikarekin duten kontaktua areagotzeko edo  baita jolas libre moduan ere.

KARAOKE SONIDO from Cantoalegre on Vimeo.


Zelan egin daiteke modu erraz batean koloreetako eta umeentzako aproposa den danbor bat? Bideo honen bitartez pausu guztiak azaltzen dira.Gainera gabonetan egiteko ideia bikaina izan daiteke! Barkatu bideo erderaz egotea, baina zaila egin zait euskaraz zerbait aurkitzea. 





Sin Musica la vida sería un error. Friedrich Nietzsche.



Hona hemen Imanol Urbietaren hitz jakintsu batzuk.

"Jolasean eta kantuan ari den bitartean, hirulau urteko gure haurra doinuz
eta erritmoz hornitzen ari zaigu, hizkuntza musikalaren elementuak eta 
eskemak bereganatzen ari da.
Euskara, zorionez, onomatopeiez beterik daukagu. Guk geure eguneroko
mintzo praktikatik baztertu baditugu ere, haurren musikagintzan ezinbesteko
garrantzia izan dezakete delako onomatopeiek. Zehazgabeak, magiaz eta
sormenez beteak, eragileak eta adierazkorrak izanik, benetako
musikaltasunaz osaturik agertzen baitzaizkigu.(...)
Ase ezinik daukagu haurra, inguruko hots-iturri guztietatik edan nahirik.
Hain berezkoa duten imitazio-senaz egoki asko taiutuko dute gure
kantatzeko halamoduko tankera. Nola entzun, hala erantzun".


Imanol Urbieta, XIXUPIKA 1. GIE. 1981